XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urteurren itzala 21'garrena.

Aberrija arrotzen gogopian.

Abertzaliak orain-arrte argi ikusten ebezan Jel-irakaspenak ulerrtu-eziñik, gixon burutsubegijai entzutia emonagattik.

Laterri arrotza, Euzkadi'ren zapaltzallia, guda bidegabian Apirka'n eta gure euzko-gastedi ederra ango iraildegira darue, didarr gogorr bat entzuten eztala gure arrtian euzko-urijoloi legorrtu-erazoteko.

¿Noiz-arrte, Goiko Jauna, iraungo dira Aberri gaxonen atsekabiak? ¿Ain aundijak ixan dira erritxu onen obenak, ainbeste zoritxarr bereganatuteko?.

Olan ba'litz, eldu zadi, Sabin, Irakasle andija, orr donokijan Jaun onagana, ta eskatu egijozu ludi-Gaizkatzalliari azketsi dagijozala Euzkadi'ri bere oben edo gaiztakerijak, eta emon dagijola lasterrtxu, abenda gaxua il baño len, zeuk emen ames-egiñiko Azkatasun oso-osua.

Zure gogua estalkiz iraindu gura ixan dabenakattik eta zure irakaspenak aurrera eruateko ointxu sorrtu dan Alderdijagattik, arrendu dagigun urteurren onetan.